XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Umetxoak
Jaungoikoa'k nai baldin ba'du...!
Eta ikusleen eskui-aldetik izkutatuko dira umetxoak eta II. Andereñoa.
Umetxoen-atzetik au.
Aitor eta I. Andereñoa agertuko dira ikusleen ezker-aldetik.
Luzean berdiñak diran zazpi makilla ekarriko ditu onek.
I. Andereño
Entzun al'dezu, Aitor, umetxo orrek abestu duan bertsoa...?
Aitor
Entzun det, bai...!
Eta beste oillar batek joko liguke, Euskal-erria'n kukurruku, orrek esana, guraso guztiak beteko ba'luteke...!
I. Andereño
Ez da naikoa, izan ere, euskeraz erantzutea.
Guraso batek ez lioke erantzun ere egin bear bere umeetako bati, onek erderaz itz-egiten dionean.
Onela beartuko luke-ta, euskeraz itz-egitea...!
Aitor
Egia diozu, Andereño...!
Ta onelakoxe ikasbide bat eman nai nieke gaur, nere zazpi semeeri.
Ta ortarakoxe ekarri ditugu, ekarri ere, zazpi makil oiek...!
Baiña lokarri bat bear nuke orain.
I. Andereño
Lokarri bat...?
Aitor
Lokarri bat, bai...!
Baiñan ez edozein lokarri...!
Billatuko al'zenduke zuk, baztarrik-baztar negarrez dabillen, gure Ama-Euskera ederra...?
I. Andereño
Billatuko ez nuke, ba...?
Aitor
Zoaz, ba...!
Ta eman daizula bere gonako zirrinda bat...!
I. Andereño
Eta emango al'dit...?
Aitor
Neretzat dala, esaten ba'diozu, bai...!
I. Andereño
Esango diot, bada...!
Eta leen utzi ez baldin ba'ditu, utzi ditzala orain zazpi makillak mai-gainean, eta izkutatu dedilla ikusleen ezker-aldetik.
Makilleri-begira geldituko da Aitor.
Eta iruditegi-atzetik agertuko da III. Andereñoa.
III. Andereño
Sartu al'leike...?
Aitor
Aitor'en etxean, irikiak dauzkate beti ateak, euskaldunak.
III. Andereño
Milla esker, Aitor...!
Baiñan aitorketa bat egitera natorkizu; mingarria izango zaizun aitorketa bat, bear-bada...
Ondo dakizu zelatari gerala emakumeak, eta zure zazpi seme oieri begira egon naiz luzaro.
Ta barkatu, Aitor, baiñan ez ditut, nik ni bezein euskaldunak, ikusi.
Ez nuke asarre daudenik, esango, baiñan ez, ZAZPIRAK-BAT diranik ere...
Aitor
Oraindik, bai, andereño...!
ZAZPIRAK-BAT dira oraindik...
Baiñan gure etsaiak ez daude lo.
Gure batasuna etzaie atsegin, eta alegin guztiak egiten ari dira gure batasun ori austearren.
Eta euskaldun geranon artean, sortu digute burrukarik gaiztoena...!
Bai, andereño, bai...!
Arriskoan dago gure batasuna, ta orregatik ekarri ditut onera gaur, nere zazpi seme maiteak...!
Eta I. Andereñoa agertuko da ikusleen ezker-aldetik.
I. Andereño
Zu gurekin zeralako-edo, besteetan baiño alaitsuagoa arkitu dek gaur, gure Ama-Euskera, eta poz-pozik eman dit, eman ere, bere gonako zirrinda au.